Gasteizen izandako hilketa matxista salatu dute Iruñean

Pasa den larunbatean Gasteizen eraila izan zen emakume gaztea gogoratzeko eta matxismoa gaitzesteko elkarretaratzea egin du Euskal Herriko mugimendu feministak Iruñean. Indarkeri matxista "sistema heteropatriarkalaren ondorioa" dela eta autodefentsarako deia egiten dute: "feministak batu behar gara gizartea errotik aldatzeko".