Garbiketa auzolana Aranzadiko komentuan

Derecho a Techo eta Negu Gorriak taldeek garbiketa auzolana antolatu dute larunbat honetan Aranzadiko komentu abandonatuan. Bertan paperik gabeko 100 pertsona inguru bizi dira, gehienak magrebtarrak. Auzolana goizeko 10etan hasi da eta bertan parte hartu dute Aranzadin bizi diren pertsonek eta Iruñeko bizilagunek.