Gamesako langile talde batek itxialdi eta baraualdi bati ekin dio bere lanpostuak defendatzeko

Iruñeko San Lorenzo elizan 24 orduko itxialdi eta baraualdiari ekin diote Agoizko Siemens Gamesako langileek. Bihar goizeko 11.30etan Parlamentuaren erregistroan azken bi aste hauetan bildutako sinadura guztiak sartuko dituzte.

2020-ko uztailak 30

Joan den ekainaren 30ean Batzordeak eta langileek prentsaren bidez Siemens Gamesak euren lantegia ixteko asmoaren berri izan zutenetik abiatutako borroka eta mobilizazioei segida emateko  hainbat mobilizazio eta ekimen iragarri dituzte gaur. Guztia “enpresak diru gehiago irabazteko hartu duen erabaki bidegabea” atzera botatzeko helbururekin.

Gaur Iruñeko San Lorenzo elizan 24 orduko itxialdia eta baraualdia egingo dute. Bihar ostirala 11: 30ean, Nafarroako Parlamentura joango dira, itxialdiari amaiera emanez, eta azken bi asteotan herritarren artean bildu dituzten lantegia ixtearen aurkako sinadurak sartuko dituzte. Sinadura bilketa honekin alderdi politikoei berriro eskatuko diete hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela eta Batzordeak eta langileek hasitako borrokan “indarrez inplikatzeko” unea dela.

Gehiago