Galtzetan Gordetzeko: poesia eta kartzela

Martxoaren 21ean, Nazioarteko Poesiaren Eguna dela eta, poesia eta kartzela uztartu dituzte Info7 Irratian egiten den Galtzetan Gordetzeko saioan. Euskal Preso Politikoek kartzelan idatzitako poesia oso oparoa da. Gonbidatuak Maritxu Uzkudun, Mikel Etxaburu eta Jose Luis Otamendi izan dira. Joseba Sarrionandiaren lanak ere gogoratu dituzte.