Galtzetan Gordetzeko: “Emakumea eta kartzela, bi kondena”

Emakumeen nazioarteko eguna hain gertu izanik, saioa honetan beraiei, emakumeei eskeini diete Info7ko Galtzetan Gordetzeko saioko lagunek.

2015-ko martxoak 4

Horretarako emakumeak eta kartzela gaia tratatu dute. Beraien egoeraren azalpenak eta lehen pertsonan bizitutakoen testigantzak jaso dituzte. Besteak beste bi elkarrizketa izango dituzue entzungai; batetik Maitane Sagastume preso politiko ohia eta Kontxi Ibarreta (Sara Majarenasen ama, egun Aranjuezeko espetxean dagoen euskal preso politiko ama). Hauek amatasuna eta kartzelaz hitz egin dute eta zehazki Aranjuezeko espetxean gaur egun bizi duten egoera latza. Eta beste elkarrizketa, atzera begirako zatian, Pepi Soroiz izango da protagonista. Honek, 1980-81. urtean Yeserias espetxeko bizipenak kontatu ditu. Guzti hau, musika eta literaturaz lagunduta.

Gehiago