G7 Blokatu!
G7 Bolkatu kolektiboak desobedientzia ekintzetan partze hartzera deitzen du, G7ko antolatzaileak trabatzeko. Bihurriak, desobedientzialariak, eresistanteak, Horiak, Arrosak, Berdeak, Beltzak, kolore ainizdunak, kolorerik gabekoak, marradunak eta beste, denak dira deituak ekintza alai bezain deliberatuetan parte hartzera. Hona hemen agorrilaren 24tik 26ra Kolektiboak burutu nahi dituen zonbait ekintza Biarritzen eta inguruetan.
2019-ko abuztuak 20
«Ding-dong, G7 Blokatu gara !»
Ez gaituzte bakean uzten, ez ditugu bakean utziko. « Goizik jeikitzen den Frantzia » zioen beste
harek bezala…
Gaueko tanborradak polizia dagoen egoitzetako leihoen azpian
« Hemen gaude ! »
G7ko antolatzaileen harrokeriari buru egiteko, nazioarteko delegazioei zuzenduko zaie kolektiboa, beren mundua ez dugula gehiago nahi jakin dezaten.
Gailur denboran, nazioarteko delegazioen aitzinean jarraldiak eta blokatzeak
«Geldi gaitezen morroiak izaiten ! »
G7 gailurrak tokiko zerbitzu publikoak desbideratzen ditu. Zerbitzuetako langileak deitzen ditugu ez kolaboratzera eta G7aren kontrako ekintzekin elkartasuna erakustea.
G7 Blokatu kolektiboak zerbitzu horien trabatzen ariko da.
« Karrika gurea da ! »
Benetako setio egoerari aurre egiteko karrikaren berreskuratze ekintza handia prestatzen du
G7Blokatuk.
Giza kate batek gailurreko partaideen harat hunatak trabatuko ditu.
Deiladi honen karietara G7 Blokatu kolektiboaren ekintza printzipioak oroitarazi nahi ditugu : desobedientzia zibil masiboa, gure gorputzak ditugu arma bakarra, irudimena eta gure arteko elkartasuna. Kuadro honetan ariko gara. Kolektiboak ez du bozeramailerik izanen eta gure ekintzak argi eta ulergarriak izanen dira.
Hitzordu batzuk finkatuak dira jadanik. Usaiazko medioen bitartez zabalduko dira, lagunen artean. Bakoitzari dagokio bere konfiantziazko adixkideei komunikatzea, ahal bezainbat jende bil gaitezen.
Haien partetik bortizkeria, gu justiziaren alde !