Fresnesko euskal preso politikoek amaitutzat eman dute gose greba
Frantziako espetxe honetan aurkitzen diren euskal preso politiko guztiek amaituko dute gose grebarekin.
2016-ko maiatzak 29
Bere hasieratik 19 egun bete direnean, Fresnesko espetxean dauden euskal preso politikoek gaur emango diote amaiera gose grebari. Euren senideek Etxerati azaldu diotenez, kartzela horretako zuzendaritzak Itziar espetxez aldatuko dutela ziurtatu ondoren hartu dute erabaki hori, kartzela aldaketa horrek protesta abiatu zuen isolamendutik ateratzea ekarriko baitu.
Horrez gain, Itziar Moreno beste emakumezko euskal preso politikoak dauden kartzela batera lekualdatuko dutela hitz eman du espetxeko zuzendaritzak.