Folk Lore jaia ospatu da asteburu honetan
Aurten 14. edizioa bete du Amaiur dantza taldeak antolatzen duen folk lore jaialdiak. Udaberriarekin batera urteroko zita gaur goizean izan du amaiera Uharten egin den ikuskizunarekin.
2014-ko apirilak 13
Jaialdia atzo goizean hasi zen dantzari txikien kalejirarekin. Nafarroatik eta Gipuzkoatik etorritako hamaika dantza taldek parte hartu zuten. Goizeko saioa Burgoen plazan amaitu zen dantza talde guztien emankizunarekin.
Arratsaldeko kalejira alde zaharreko kaleak girotu zituen Dantza talde, fanfarre eta Joaldunekin: Nahaspetxak Joaldunek (Atarrabia), Goizaldi Dantza taldea (Donostia), Mamutzones di Samugheo (Sardinia), Fanfarreak (Oberena, Ortzadar eta Muthiko Alaiak) parte hartu zuten. Lehenengo egunari bukaera eman zioten Burgoen Plazan dantza emankizun batekin.
Asteburua gaur goizean izan du amaiera Uharten egin den kalejira eta dantza ikuskizunarekin.