Feminista bat auzitegira Martxoaren 8an Parlamentuan egindako protesta batengatik

Martxoaren 8an Nafarroako Parlamentuaren parean egindako protesta batean Foruzaingoak atxilotutako emakume bat deklaratzera deitu dute, autoritatea atentatua egiteaz akusaturik. Ekainaren 30an goizeko 9.30etan, Mugimendu Feministak elkarretaratze bat eginen du Nafarroako Auzitegiaren aurrean emakume honi bere elkartasuna adierazteko.