FCC enpresaren kontratazio politika salatu du LABek, langileak baztertzen baititu beren filiazio sindikalaren arabera
Ostegunean Imarkoaingo Garraioaren Hirian egin zuen gisa berean, ostiralean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen, FCC enpresak Iruñerrian esleituak dituen kontratetako langile eta ordezkari sindikalekin batera, FCC-Medio Ambiente SAUren Landaben industrialdeko egoitzaren parean, enpresa horrek gaur egun duen kontratazio politika salatzeko.
2021-ko urtarrilak 31
FCCk langileak diskriminatzen ditu, filiazio sindikalaren arabera. Azken kasu larrienak bi langilerenak izan dira. Hamar urte baino gehiagoz kontratuak lotzen ibili badira ere, FCC-k kalean jarri ditu, nahiz eta enpresak antzinatasun txikiagoko pertsonei kontratu mugagabeak egiteko joera duen.
Horren ondorioz, FCCko LABen sail sindikalean alarma guztiak piztu dira. Gure ustez, sindikatu honetan afiliatuta egoteak eragina izan du hamalau eta hamabi urteko bi langile horiei kontratua ez berritze horretan.
Horregatik, FCCri eskatzen diogu akordio bat egin dezala kontratazio bidezko eta objektiboagoak lortze aldera, irizpide argi batzuekin, besteak beste enpresako antzinatasuna kontuan hartuko zuena. Akordio gardena eskatzen dugu, denok ezagutuko genukeena, eta inor diskriminatuko ez lukeena sindikatu bateko kide izateagatik edo ez izateagatik. Gero eta enpresa gehiagok dituzte halako kontratazio-akordioak, herritar guztiek enplegu bidezkoa eta berdintasunezkoa izango dutela bermatzeko; horren adibide litzateke joan den astean berean sindikatu honek ISN-KYBSEn lortutako akordioa.