Faxismoaren eta inperialismoaren aurkako ikasle manifestazioa

Ikasleak, Ikasle antolakunde Sozialistak deituta, Euskal Herriko kaleetara atera dira "faxismoaren eta inperialismoaren aurka ikasle langileak lehen lerroan egongo garela erakusteko". Halaber, azpimarratu nahi dute "alderdi batzuen aldetik ematen ari den antifaxismoaren kriminalizazioaren aurrean mobilizatu egingo garela iraultza sozialistari begira ekarpenak egiten jarraitzeko".