Familia bat etxegabetu dute Burlatan Poliziaren kargen artean

2025-ko urriak 9

Gaur goizean Burlatan deituta zegoen etxegabetzea gauzatu da. Berriozarko PAH, Harituren Etxebizitza Sindikatuak eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxegabetzea sahiesteko egindako deialdia jarraituz, hamarka lagun bildu dira San Frantzisko kalean. Espainiako Poliziak haien aurka oldartu da behin baino geihagotan eta hainbat zauritu eragin ditu.
Azkenik, segizio judizialaren agindupean, etxegabetzea gauzatu da eta bi adingabe bere ardurapean dituen Meryami izeneko emakumeak.

Ondoren, protesta moduan Burlatako Udalera joan dira manifestariak, eta handik herriko zerbitzu sozialetara. Ahotsa.info-k jaki izan duenez, familiak Udalak eskainitako behin behineko alternatiba (hotel batera joatea) onartu du.

“Ez dago baliabiderik”
Burlatako Udalaren iturrien arabera, gaur etxegabetzea “partikularren arteko auzia” da, eta “hala ere, Burlatako Udalak ahalik eta gestio gehien egin ditu kaleratzea saihesteko”. Etxegabetu duten familiari eskaini zaion alternatiba herriko hotel batera joatea izan da, herrian Udalak dituen etxe guzti guztiak erabiltzen ari direlako. Emandako datuen arabera, gaur egun Burlatako Udalak 53 etxebizitza ditu eta tutoretzapeko beste 8 apartamentu. Ziurtatu dutenez, herriko zerbitzu sozialek familiarekin esku-hartze bat egin du 2024ko urtarrilaz geroztik. “Lehenik eta behin, lehentasuna eman zaio oinarrizko beharrei erantzuteko gutxieneko diru-sarrera batzuk lortzeari, bai eta adingabeen ongizateari eta hezkuntzari buruzko beste neurri batzuk lortzeari ere”, azaldu dute. “Are gehiago, zaurgarritasunari buruzko txosten bat ere egin da, etxegabetzea atzeratzea ahalbidetu duena, egoerari aurre egiteko denbora gehiago lortzeko. Denbora horretan guztian, gobernu-taldeak hainbat bilera egin ditu kaltetutako familiarekin eta berarekin doazen gizarte-kolektiboekin, bai eta jabearekin ere, gizarte-zerbitzuek ere esku hartu dutelako”, gehitu dute iturri hauek.

Iruzurra baten biktima
Etxebizitzaren arloko kolektibo hauek salatu dutenez, familiak duela urtebete baino gehiago alokatu zuen logela, iruzur baten biktima izaten ari zela jakin gabe, legez kanpoko azpierrentamendu bat baitzen. Jabeak etxebizitza berreskuratu nahi zuenez, eta “etxebizitzaren egoera kaxkarra kontuan edukita, familia alde egiteko” prest agertu zela azaldu dute . Hala ere, “neurrigabeko prezioen ondorioz, ez dute nora jo”.

Gehiago