Faltzesen ospatuko da Euskaraz Bizi eta Ikasteko eskubidearen aldeko jaia, apirilaren 19an
Festa honen 6. edizioan eremu ez euskaldunetan euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatuko dira, eta bereziki D ereduan ikasteko eskubidea. Adin guztietako egitaraua prestatu dute.
2015-ko martxoak 25
Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskrimanatuko jaia antolatuko du aruten ere, 6. urtez, euskaraz bizi eta ikastearen alde. Aurten Faltzesen egokitu da jaia.
Zonalde “ez Vascofonoan”, D ereduan haurrak matrikulatzeko beharra aldarrikatzetik sortu zen jai hau. Hainbat gurasoen eskariz. Aurten urte berezia da, “Vascuencearen legea”ri zirrikitua ireki zaiolako urteetako lanari esker, eta hala, euskaraz ikasteko eskubidea zabalduko da Nafarroa osora. "Zirrikitua zabaldu, eta Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko lana bultzatuko dugu hezkuntza arloko gainontzeko eragileekin batera", adierazi du Sortzenek.
Legea aldatu den arren, euskararen zonifkazioak berdin darrai eta hezkuntza departamentua, momentuz, ez dago D eredua zabaltzeko asmotan. Horra hor Abarzuzan, aurten, gertatutakoa adibide.
Apirilaren 19an Faltzesen ospatuko den jai honetan hiru gune izanen dira, adin guztiendako ekimenekin. Txikiendako tailerrak, ginkana, “Euskaraz mintza” jolasak eta Hmarratz txokoa izanen dira.
Bestetik, txalapartarekin lehen pausoak emateko aukera izanen da, Zigor Magoa edota herriko astoekin paseoan ibiltzeko aukera. Foruen plazan, egun osoan zehar musika, kontzertuak edo zirko
ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da. Egun osoan zehar, txarangak, gaitariak, kale animazioa eta kalegirak izanen dira Faltzesen. Baita Taloez, bokatez eta edariak hartzeko aukera ere, prestatuko dituzten barra eta txoznetan.
Eguneko programazioa:
Foru Plazan: . 10etan, Hamaiketakoa eta dianak gaitariekin herrian barna. . 11etan, Makaia Dantza Taldearen emanaldia. . 12etan, Faltzeseko Musika Bandaren irteera “El Piloneraino”. . 12:30etan, “Neskak gara eta zer?” zirko ikuskizuna. . 13:30etan, Eskertza Ekitaldia: Euskara Herria Josten ari gara ! . 16etan, Dantzaldia: Faltzeseko talde bat+ Marianitoz Blai+ Trikidantz . 20etan, garbiketa auzolana.
-. Herri Bazkaria: . 14:30ean, Faltzeseko Pilotalekuan. Bonoak 10 euro.
-. Gizarte Etxeko patioan: . 10:30etatik 18:00etara, Hamarratz Txokoa, Puzgarriak eta Mural herrikoia. . 11:00etatik 13:00etara, Euskaraz Mintza (haurrentzako jolasak). . 11:00etatik 14:00etara, Tailerrak. . 16:30ean, Ginkana: “Faltzes ezagutu dezagun”. .18:00etan, zonaldearen itxiera eta garbiketa auzolana.
-. Maya Plazatxoa: . 10:30etatik 14:30etara, Kaiku txokoa: tailerrak. . 10:30etatik 14:30etara, herriko astoekin paseoan. . 10:30etatik 11:30etara, Txalaparta tailerra. . 11:30etan, Zigor Magoa . 12etan, EDO: Kantu eta Jolasak.
-. Karrikadantza eta kale animazioa: . 10:30etatik 14:30etara Eskulangileen Azoka herriko kaleetan. . Visonaren Zentroa irekita egongo da (erakusketa, bideo emanaldia, bisita gidatuak … ) . 11:30etan, Txalaparta ibiltaria Maya Plazatxotik. . 11:30etan, Faltzeseko erraldoien irteera Foruen Plazatik. . 11:30etan, Orreaga Fundazioko KANTUZ herrian barna. . 12:00etan Faltzeseko Musika Bandaren irteera “El Piloneraino”. Ondoren, Gurpiletako Zezentxoen bilkura eta kalejira: Dantzariak (Faltzes eta Uharte), Iruñerriko zanpantzarrak, trikitilariak, …