Ezkutuk “Yallah” argitaratu du Palestina ahaztu ez dadin

2024-ko abuztuak 22

Ezkutu 2023an Iruñerrian jaiotako rock alternatiboko banda da. Urte horren amaieran argitaratu zuten “Barne piztiak” lehen EPa, rock, punk eta metal estiloak uztartzen dituzten bost abestiz osatua. “Yallah” singlea Adrian Vallejok grabatu, nahastu eta masterizatu du Musiikki estudioetan, eta bideoklipa Begi Bat Zabalik-ek ekoitzi du.

Gehiago