“Ez gara isilduko” lelopean babesa eta elkartasuna adierazi diete ikertutako gazteei

Gaur amaitu dira Iruñeko Auzitegian pasa den urteko urriaren 12an monarkiaren aurkako ekimen batean parte hartzeagatik ikertutako lagunen deklarazioak. Gazte eta ikasle eragile batzuek babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Nafarroako Auzitegiaren kanpoaldean.