‘Ez dugu onartzen’ lelopean, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen askapena aldarrikatzeko manifestazioa egin du Ernaik Iruñean

2023-ko irailak 28

2019ko otsailaren 7an atxilotuak izan ziren, gai leherkorrak izatea eta helburu terroristarekin armak eta munizioak edukitzearen akusaziopean. Egun, 4 urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta 10 uteko inhabilitazioa ezarri die Auzitegi Nazionalak. Ernaik ordea, gazteen aurka militantzia politikoaren kriminalizazioan oinarritutako informeak aurkeztu zituztela eta epaiketa injustizian oinarritutako espainiar makinaria errepresibo baten eragina dela salatu dute. Horregatik Aitor eta Galderren absoluzioa eskatu dute gaurkoan. Gainera, larunbatean, Gasteizen, Ankerkeriari STOP plataformak antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu diete herritarrei.

Gehiago