“Ez dugu inolako erasorik onartuko, ez jaietan eta ez jaietatik kanpo ere”

Txantreako Mugimendu Feministak agerraldia egin zuen aurreko ostiralean, auzoko jaiak ate joka direla, aldarrikapen feminista egiteko. "Jaiak aske eta seguru bizi nahi ditugu" argi utzi zuten. Txantreako jaietan fokoa erasotzailean jarriko dutela esan zuten eta inolako erasorik onartuko ez direla, ez jaietan eta ez jaietatik kanpo ere.

2024-ko apirilak 29

Gainera, auzoa, bi artatze gunerekin erasoen aurrean erantzuteko prest dagoela azaldu zuten ere. Bukatzeko, apirilaren 26an Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna izan zela, zapalkuntzen aurkako aldarrikapena egin zuten, ahizpatasunaren eta babesaren garrantzia azpimarratuz.

Gehiago