Euskarazko haur eskoletako plazen kopurua handitzeko exijitu du euskalgintzak

Euskalgintzak jaso dituen datuen arabera, Iruñean haur eskola euskaraz nahi dutenen eskaria eskaintzaren hirukoitza da. EH Bilduk datuok kontuan hartzeko eta hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu dio UPNri.

2014-ko martxoak 25

Iruñeko udalak egiten dio euskarazko haur eskolen eskaria ezagutzeko bitartekoak martxan jartzeari, nahiz eta euskalgintzak behin eta berriz hala eskatu dion edota  Osoko Bilkurak horiek martxan jartzea onartu duen.

Eskaria, eskaintzaren hirukoitza
Hori dela eta, euskalgintzak aurrematrikulazio kanpaina paraleloa garatu du eta datuak oso esanguratsuak dira: beren auzoan euskarazko haur eskola izango balute beren seme-alabak euskaraz matrikulatuko lituzketen gurasoen 500 eskari jaso dituzte.

Iruñeko udalak, aldiz, 164 plaza eskaintzen ditu bakarrik, eta horiek denak auzo bakarrean, Txantrean. Beraz, iruindarren eskaintza udalak eskaintzen duenaren gutxienez hirukoitza dela azalerazi du euskalgintzak.

Horrekin batera, jakinarazi dute datu esanguratsu hauek udalean erregistratu dituztela eta lan saio bat eskatu dutela “arduradun politikoek egoera injustu eta surrealista honi behingoan amaiera eman diezaioten exijitzeko”

Kopurua handitzeko exijentzia
EH Bilduk euskalgintzak egindako lana txalotu du eta UPNk datu hauek “fundamentuz” kontuan hartzea espero duela adierazi du, “agerian geratzen baita Udalaren eskaintza guztiz eskasa dela”.

Ondorioz, koalizioak jakinarazi du UPNri exijituko diola euskarazko haur eskolen plaza kopurua handitzeko eta beste auzoetara zabaltzeko.

Gehiago