Euskarazko haur eskolen eskaintza zabaltzen jarraitzeko asmoa azaldu du EH Bilduk

"UPNk urtetan ezkutatu nahi zuena agerian utzi dute haur eskoletako aurrematrikula saioan egindako inkestek", hala adierazi du EH Bilduko kide Maider Belokik. “Eskaria badago, eta zorionez, eskariari erantzuteko borondatea ere bai”.

2016-ko apirilak 20

2016-17ko kurtsoan 0-3 adin tarterako aurrematrikulazioa egin duten familien %37,7k euskarazko eredu baten alde egin dute, eta eskaintza aldiz %27koa. Datuok, beraz, haur eskolak euskaraz izateko eskaera eskeintza baino haundiagoa dela erakutsi dute.

EH Bilduren hitzetan datu hauek “argiki” erakusten dute Udalak euskarazko 2 haur eskola gehiago irekitzeko erabakia “norabide egokian” daudela erakusten dutela. “Eta ez hori bakarrik, asko dugu hobetzeko hiri honetan eta asko dugu egiteko hizkuntz eskubideen arloan, bai eta kalitatezko haur eskolen sistema hobe baten alde.”

Zentzu horretan, EHBilduk bere prestutasuna azaldu du abiatutako norabide horretan aurrera pauso berriak emateko.

UPNren eredu “baztertzailea”
EH Bilduk salatu du lehenengo aldia dela Udalak inkesta hau egin duela eta orain arte UPNk ez zuela egin “iruindarren hizkuntza eskubideak baztertu eta ez ikusiarena egiten jarraitzeko”.

“Aurten Udalak hartutako erabakien gainean inposizioaren diskurtsoa erabiltzen aritu direnak gezurretan aritu dira” gehitu dute, “eta helburu jakin batekin aritu ere, jendartearen artean nahasmena sorrarazi eta aldaketa kakaztu eta baldintzatzen saiatu”.

“Beste behin ere erregimenaren eredua baztertzailea Vs Aldaketaren eredu integratzailea agerian geratu dira”.

Gehiago