Euskarazko haur eskolen benetazko eskaria ezagutu nahian dabiltza Iruñean
Udalak behin eta berriz dio ez dagoela behar bezalako euskarazko haur eskolen eskaririk, baina inork gutxik sinisten du hori. Haur Eskolak Euskaraz eragileak benetako eskaria ezagutzeko datu bilketari ekion dio aurre-inskripzio kanpainaren baitan.
2014-ko martxoak 6
Haur Eskolak Euskaraz taldeak ezagutzera eman duenez, beren seme-alabak euskarazko haur eskoletan izena eman nahiko luketen 120 eskaera baino gehiago jaso dituzte jada. Eskari hauek bideratzeko bi modu daudela jakinarazi dute: batetik, Erraldoien Txokoan bertan, haur eskolen aurre-inskripzioak bertan egiten baitira; eta bestela internet bidez, Haur Eskolak Euskaraz taldearen webgunean dagoen formularioa betez.