“Euskaraz bizi nahi dut” ozen entzun zen Lizarran pasa den larunbatean
Adin guztiendako osaturiko egitarau batekin ospatu zuten Euskaraz Bizi Nahi Dugu eguna Lizarraldeko ehunka lagunek.
2014-ko azaroak 10
2014ko azaroaren 7an, ostiralarekin, Euskaraz Bizi Nahi Dut festa ospatu zen Lizarran. Lasterketak, flash-moba, zozketak, txokolatea, musika, dantza eta oroz gaindi jai giro aparta.
Egun erabat borobila izan zen, eguraldia lagun, eta 320 lagunek eman zuten izena lasterketetan parte hartzeko. Aurreikuspen guztiak gainditu eta Lizarrako Koroatze Plaza bete zuten eskualdeko ehunka lagunek, euskaraz bizi nahi duten ehunka lagunek. Arrakastaren ondorioz, tamalez, ez zuten izan kamiseta eta txokolate bero nahikorik denentzako.
Azkenik, kamiseten salmentatik eta sarreren bitartez jasotako dirua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari bideratuko zaio, lasterketen sustatzaile nagusia. Bertan barnebiltzen da Euskal Herri osoko euskalgintza.