Euskararen paparazziak: euskara, saltokiak eta argazkigintza lotzen dituen proiektua
Iruñerriko eta Izarbeibarreko hainbat udalerrik Karrikiri Elkartearekin batera euskara saltokietan bultzatzeko “Euskararen paparazziak” lehiaketa martxan jarri dute.
2014-ko apirilak 15
Ekimenean parte hartzen duten udalerriak Berrioplano, Berriozar, Olzako Zendea, Antsoain, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte, Aranguren eta Gares dira, eta “Euskara saltokietan” zein “Euskara nonahi” programaren baitan kokatu dute.
Lehiaketaren oinarriak
Parte hartzaileek saltokietako rotuluen, kartelen eta bestelako bitartekoen argazkiak aurkeztu beharko dituzte, eta euskara eta salerosketa hobekien uztartzen duen argazkiak irabaziko du.
Argazkiak WhatsApp edo Telegram aplikazioen bitartez bidali behar dira 692 730 246 telefonora, eta horretarako epea maiatzaren 12tik 25era luzatuko da. Lehiaketari buruzko informazio gehiago udal parte hartzaileen webguneetan aurki daiteke.
Sariak
Argazki saridunak 500 euroko bonoa jasoko du udazkenean zehar Iruñerriko eta Gareseko saltokietan gastatzeko. Era berean, parte hartzaileen artean 100 euroko beste 3 bono zozketatuko dira.