Euskararen aldeko “pizkunde berri bat”

Nafarroako Euskararen Legearen 39. urteurrenean, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadila aldarrikatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Beraz, hizkuntza-politiketan aldaketa eskatzeko lehenengo hitzordua abenduaren 27an Bilbon izanen da, euskararen aldeko "pizkunde berri bat" euskaltzaleen batasuna eta indarra erakusteko.