‘Euskara, ospela eta egutera’, Euskal Herrian euskara berreskuratzeko egindako ibilbide luzea

Euskal Memoria Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekoizturiko dokumental honetan euskararen zapalkuntza eta bere berreskurapenarako Euskal Herrian izan den mugimendu herritar zabalaren inguruan hausnartzen da.

2014-ko urriak 29

Hizkuntza zapalkuntzaren memoria izango du hizpide aurten Euskal Memoriak kaleratuko duen "Euskararen kate hautsiak" liburua. Dabid Anautek idatzi du, eta lan honetan euskararen kontrako jazarpena zein euskararen aldeko mugimenduaren jatorri eta ibilbidea aztertzen da.

Liburua, ohikoa denez, Durangoko Azokan erosteko aukera izango da, eta bien bitartean, ‘Euskara, ospela eta egutera’ bideo dokumentala zabaldu du Euskal Memoriak.

Gehiago