Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa Leitzatik abiatuko da uztailaren 30ean

Zortzi eguneko zeharkaldia, Urduñan bukatuko da.

2016-ko uztailak 28

Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero antolatu dute eta ESAIT desagertu bada ere, mendi martxak aurrera segi eta 16. edizioa izanen da aurtengoa. Uztailaren 30ean abiatuko dira eta zortzi egunez Leitzatik Urduña arteko zeharkaldia egingo da Euskal Selekzioa Martxan, herri borondatez ofizialtasuna! lelopean.

Egunean bataz besteko 7-8 orduko txangoa eginen da, 20-30 kilometro ibiliz. Mendibil Mendi taldeak bat egin du deialdiarekin eta 10:30ean plazara azaldu eta mendi martxan parte hartuko dutenekin batera Betelura arteko bidea egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

Gehiago