Euskal presoen senideen zama arintzeko, musika eta elkartasuna Etxarrin

Atzo igandean Etxarri Aranatzen “Zama doinuz arindu” II. Elkartasun Jaialdia ospatu zen arrakasta haundiz. Etxarriko Sarek eta presoen senide eta lagunek antolaturik, bi emanaldi egin ziren, osotara 450 lagun bilduz. Oholtza gainean, Gorka Urbizu, Fermin Valencia, La Chula Potra, Hutsun, Gozategi, El Deseo del Doctor, Hesianeko Fran eta Zuriñe, Anje Duhalde eta Zopilotes Txirriaos izan ziren. Ahotsa.info aste honetan eskainiko du kontertu osoa.

2017-ko urtarrilak 16

Antolakuntza eta produkzio lan txukuna, kalitate handiko emanaldia bukaeran hainbatek azpimarratu bezala. Pozik ikusleak, pozik antolakuntza eta pozik parte hartu zuten musikariak ere.

Soka izan zen emanaldiaren protagonista. Sokak handi batek inguratzen zuen agertokia eta soka zegoen pantallan irudikatua. “Saiatzen gara korapiloak askatzen, sarritan asmatuz, gehiegitan okertuz, batzuetan asmatuz…eta tira, eta tira, eta tira…, egin behar dela badakigu…barroteak hautsi arte.” Horixe izan zen mezua. Musika berriz, mezu horretara iristeko giltza… Presoen senideen zama arintzea zelako helburua. Presoek eta haien senideek bizi duten egoera salatzeko eta sufrimentu hori arintzeko, nota, akorde zein melodiek badutelako gaitasuna, antolatzaileek azpimarratu nahi izan dutenez.

Ahotsa.infok aste honetan bertan eskeiniko du kontzertua bere osotasunean.

Gehiago