Euskal presoak etxeratzeko aldarriak Nafarroa oinez zeharkatuko du datorren asteazkenetik aurrera

Asteazkenean Lesakatik abiatuko da Sare Herritarrak euskal presoak etxeratzeko prozesuari bultzada emateko antolatu duen martxa, eta urriak 2 larunbatean Iruñean amaituko da herrialdeko manifestazio batekin. Osotara, 352 kilometroko ibilaldia izango da, 5km-tako 74 errelebo, 72 orduz atsedenik gabe, Bortziri, Malerreka, Basaburua-Imotz, Sakana, Lizarraldea, Goi Erribera, Tafalla aldea, Izagaondoa, Agoitz, Artzibar, Aezkoa, Erroibar, Esteribar eta Iruñerria eskualdeak zeharkatuz.