Euskal preso politikoen senideei isunak ezarri dizkiete euren senideak Espainiako espetxeetan bisitatzera joateagatik
Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joan ziren bederatzi senideri administrazio-espedientea ireki diete, perimetroan itxitako lurraldeak zeharkatzeagatk. Etxerat eta Sare Herritarrak isun hauek salatu dituzte eta sakabanaketa politikarekin amaitzea exijitu dute.
2020-ko azaroak 3
Pasa berri den asteburu honetan, euskal presoen senitartekoek eta hurbilekoek hainbat arazo izan dituzte bisitak egin ahal izateko Estatu espainiarreko espetxeetara egiten dituzten joan-etorrietan, arazo hauek pandemiak eragiten duen errealitate korapilatsuari gehitzen zaizkio.
Puerto I, Puerto III eta Avilako espetxeetara joan ziren bederatzi senideri administrazio-espedientea ireki diete, perimetroan itxitako lurraldeak zeharkatzeagatk. Teruelgo espetxean senide batek bisita galdu zuen, larrialdi- egoerarengatk baita ere.
Inork ez du konfnamendurik hautsi. Senideek bidaia egiteko arrazoi justfkatuak frogatzen zituzten agiriak eraman dituzte: bisita baimenduen egiaztagiria eta, gainera, ondoren, bisita egin izanaren egiaztagiria, ia espetxe guztetan emana.
Gaur egun, 187 presotk 170 baino gehiago EAEtk eta Nafarroatk kanpoko espetxeetan daude. Euskal presoen senide eta hurbilekoei egoera hau bizitzera behartzen diete; presoak euskal espetxeetan baleude, espetxe-legeak aholkatzen duen bezala eta ziklo politko berriak zehazten duen bezala, ez lukete bidaiatzeko beharrik izango ezta Estatu espainiarrean hainbat lurralde zeharkatzekoa ere.
Estatu espainiarreko espetxeetan, Covid-19 dela eta, komunikazioak murriztu edo bertan behera utzi zirenetk 10 hilabete igaro dira dagoeneko. Frantziako espetxeetan gertatzen dena ere oso zaila da senideentzat, non, gainera, hizkuntza ez ezagutzearen arazo erantsia duten. Azken batean, egoera jasanezina da, euskal presoei eta haien senideek etengabe ziurgabetasuna jasaten baitute.
Berriro diogu euskal presoak lehenbailehen Euskal Herriko espetxeetara eraman beharko dituztela, Zaballara, gero eta handiagoak baitra kartzelaratutako pertsonek eta haien familiek jasaten dituzten urruntzearen ondorio konponezinak.