Euskal preso politikoen eskubideen alde lanean murgiltzeko deia Lizarrako Etxera egunean

Lizarrako Etxera eguna ospatu zen pasa den larunbatean arrakasta haundiz. Orain Presoak lan taldetik, "ilusioz, konpromezuz eta arduraz, presoen eskubideen aldeko eta beraien etxeratzearekin batera, herri honetan benetako bakea lortzeko borrokan murgiltzeko deia" egin zuten. Lizarraldeko eragile ezberdinek hartu zuten parte, eta goizetik hasita herri lasterketa bat, kale animazioa, ekitaldi bat eta herri bazkaria izan ziren Santiago enparantzan.