Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria hondartzetara eraman du Etxerat elkarteak

2.500tik gora lagun mobilizatu dira gaur goizean Euskal Herriko 16 hondartzetan Etxerat Elkartearen deialdiari erantzunez. Hendaiako hondartzan izan dira Nafarroako euskal presoen senide eta lagunak, eta bertan Patricia Velez Etxerat Elkarteko bozeramaileak aldarrikatu du Espainia eta Frantziako gobernuek "konponbide eta elkar bizitzako bidean" urratsak eman behar dituztela.