Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketa abian da, eta finala Arabara itzuliko da
2024. urte honetan hasi eta 2025ko apirilaren 5ean Araban, Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango duen 16. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2025eko martxoaren 2 arte, herrialdeko finalak martxoaren 22an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai.
2024-ko azaroak 8
Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus txapelketa ezberdinak antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin zioten duela 16 urte Euskal Herriko Mus Federazioko lagunek. Datozen hilabeteetan 7 lurraldetako muslariak herriz herri arituko dira, eta sailkatuak 2025ko apirilaren 5ean Zigoitia-Gopegin elkartuko dira finala jokatzeko. Bien bitartean, musean aritzeko beharrezko materiala jarri dute salgai antolatzaileek, baita Euskal Herriko Arautegi Ofiziala ere.
Zazpi herrialdetako muszale biltzen dituen txapelketa honek “gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatzea eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartzea” helburuak ditu.
Garrantzi berezia eman nahi diote aurten txapelketaren zabalpenari, ahalik eta herri gehienetan antolatu nahi dute herrietako kanporaketa eta horretarako norbere herrian edonork lagundu diezaieke txapelketa antolatzen. www.ehmus.eus webgunea bisitatu edo antolatzaileekin harremanetan jartzea nahikoa da, haiek zonaldeaz arduratzen den federazioko kidearekin lotuko dute eta musaren amarauna josten eta zabaltzen jarraituko dute. Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten.
Dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako finalak 7 herrialdeak bisitatu ditu eta aurten Arabara itzultzen da, zehazki Zigoitia udalerriko Gopegi herrian burutuko da. Finala 2025eko apirilaren 5ean ospatuko da eta egun horretarako musa eta jaia uztartuko dituen egitaraua prestatuko dute.
50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan
- TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*KARIBERA dena barne)
- TXAPELDUN ORDEAK: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia. (*KARIBERA dena barne)
- 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
- 4. BIKOTE SAILKATUA 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
- 5.etik 8.era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT 250€
- 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT 100€
- HERRIALDEKO FINALETAN Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…
- PARTE HARTZAILE BAKOITZARENTZAT kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.