Euskal Herriko kanpus ezberdinetako ikasleak, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren harira batu dira
2023-ko azaroak 3
Greba honen bitartez, zaintzaren eskubide kolektiboaren alde lerratuko direla aldarrikatu dute Euskal Herriko kanpus ezberdinetako ikasleak. Zaintzaren auzia lantzen denbora luze daramatzatela azaldu dute, honen teorizazioan sakonduz. Eta, herri eta auzoetaz gain, unibertsitateetan itzulpen bat izan duela diote: “Zaintzaren problematika sistematikoa eta estrukturala den honetan, ikasleok ere hezkuntza-sistema zisheteropatriarkal kapitalistak goitik behera astintzen gaitu” azaldu dute. Horregatik, unibertsitateko ikasleak ere, bizitzak erdigunean jarriko duen Zaintza Sistema Publiko eta Komunitarioa baten alde jardungo dutela aldarrikatu dute. Eta, horretarako, jada martxan jarri diren tokian tokiko Ikasle Greba Komiteetan lanean artikulatuta daudela azaldu dute, MF-ak orain arte egindako lan guztiari aitortza emanez. Aipatu dute ere, Mugimendu Feministak deitutako komiteez gain, honen logika jarraitzen ez duen Ikasle Greba Komiteak ere deitu direla; eta argi dutela, feminismoak herri honen eraldaketa ekarriko duela. Bukatzeko, Mugimendu Feministaren eskutik sortutako eta mistoak diren Ikasle Greba Komiteetan parte hartzera dei egin dituzte unibertsitateko ikasleak.