Euskal Herriko hainbat iturri gorriz tintatu dituzte Palestinari elkartasuna adierazteko

2024-ko apirilak 16

Hego Euskal Herriko hiriburuetako hainbat iturri gorriz margotuta eta Palestinako banderekin agertu ziren atzo. Ekintza hauek, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) eginda, palestinar herriak Israelgo Estatuaren partetik sufritzen ari den genozidioa salatzeko egin ziren.

Iruñeko ekintzaren kasuan, Merindadeen Plazako iturria izan da kolore gorriz esnatu zena. Egunsentian Iruñeko Udaltzaingoak EHKSko bi militante atxilotu zituen eta komisaldegian gaua pasatu zutela salatu dute.

Gehiago