Euskal Herriko, Galiziako eta Països Catalanseko sindikatu eta suhiltzaile-erakundeek Koronabirusaren krisian militarren parte hartze salatu dute
Espainiako Armadak Koronabirusaren krisian duen parte hartzea Estatu espainiarrak egiten duen gastu militarra justifikatzeko saiakera bat dela diote Euskal Herriko, Galiziako eta Països Catalanseko sindikatu eta suhiltzaile-erakunde hauek. Euren zerbitzuetan izandako murrizketak salatu dituzte, eta sektore publikoak indartzeko inbertsioak egitea eskatu dute. Krisi honek "irtenbide zibil bat" behar duela izan azpimarratu dute.
2020-ko apirilak 15
Behean sinatzen dugun Euskal Herriko, Galiziako eta Països Catalanseko sindikatuek eta suhiltzaile-erakundeek gure herrietara jo dugu, Espainiako armadako unitateek Babes Zibileko eta Larrialdietako zereginetan esku hartu dutela salatzeko. Langile, ibilgailu eta material andana neurriz kanpoko alardea duten esku-hartzeak, herritarren benetako beharrei baino gehiago bultzada politikoari erantzuten dietenak.
Lan zibilak egiten dituzten militarren irudiek Espainiako estatuak gastu militarretara bideratzen dituen partida ekonomiko lizunak justifikatzea beste helbururik ez dute, eta zalantzazko talante demokratikoa duen armada baten irudia garbitzea.
Suhiltzaileok, gure herrialdeetako beste hainbat langilerekin batera, hasieratik lehen lerroan egon diren langileak gara, eta gure osasuna bermatuko lukeen materialik eza pairatzen dugu, kutsatzeen analisirik egin gabe, plantilla murriztuekin, lanaldiak eta txandak bikoiztuz eta, azken batean, geure osasuna arriskuan jarriz, herritarren osasuna bermatzeko helburu bakarrarekin. Askotan eskaini izan diogu geure buruari borondatez gure lanaldietatik kanpo lan egitea; hala egiten ari gara, eta hala jarraituko dugu behar den bitartean.
Bruselatik emandako austeritate politikak, Madrildik agindutakoak eta Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Galiziako Xuntak, Kataluniako Generalitateak, Valentziako Generalitateak eta Balear Uharteetako Gobernuak gauzatutakoak, gure zerbitzu publikoak gutxienekoen pean utzi dituzte. Gure herrialdeetako gobernuek Madrilekin adostu dute, gastu-sabaiaren eta defizita betetzeko eskakizunaren pean, zerbitzu publiko indartsu eta kalitatezko batzuen alde ez egitea, eta horrek langileen prekarizazioa ekarri du, eta, azken batean, publikoa dena ahultzea kapitalaren mesedetan.
Sektore publikoa hedatu arte argaldu diguten berberek saldu nahi digute konponbidea Larrialdietarako Unitate Militarren erakustaldi mediatikoetatik pasatzen dela gure kaleetan. Urte asko daramatzagu arlo guztietan murrizketa ekonomikoak jasaten, Defentsan izan ezik, horrek bere aurrekontua handitu baitu, eta horrek egoera bereziki prekarioa utzi du osasungintzan eta larrialdietan. Armada errepresio eta kontrol tresna izan da euskal, galiziar eta katalan herrien eta langile klase osoaren askatasun nazionalen eta eskubide sozialen nahia zapaltzeko. Gure kaleak patruilatzen ari den armada bera askatasun zibilak are gehiago murrizten.
Osasun-krisi honen aurrean, irtenbide zibil bat aldarrikatzen dugu, zerbitzu publiko indartsuak dituena, non gure herriek erabakitzeko ahalmena izango duten gure baliabideak kudeatzeko, esku-sartze zentralizatzailerik gabe, kuartel-korneta erabiliz.
Gastu sozialetarako gastu militarrak.