Euskal Herriko erdigunera martxa, igande honetan Senosian eta Irañetatik

2024-ko urriak 7

2015eko martxa. Argazkia: Sokorro Altzueta.

Hurrengo igandean, urriak 13, eginen da “Euskal Herriko erdigunera” mendi ibilaldia. Euskal Herriko Erdigunea Geografikoa kokaturik dago Andia Mendizerran, San Donato baselizatik gertu, 1.226 metrotan eta Olibesarioko saroian.

Felix Isasak, ingenirariak,  kokatu zuen puntu honetan barizentro kontzeptua aplikatuz. Ibilaldi honekin, antolatzaileek (Iratxo Mendi Elkartea, Sakanako Mendizaleak, Altsasuko Mendizaleak, Atarratze Mendi Taldea, Euskal Mendi Federazioa, Nafarroako Mendi Federazioa, Gure Esku , Gu ere bai taldea eta Irañetako Udala) Euskal Herriko Mendi federazioaren sorrera gogoratuko dute.

“Aurten ospatzen ari gara Euskal Herriko Mendi federazioaren 100. urtemuga. Aurten, Nafarroako Mendi Federazioa eta Euskal Mendi Federazioaren artean sortu dute Euskal Herriko Mendi Biltzarra. Egun horretan ere Ehun Mendietako mendizaleen anaidiko diplomak ere banatuko dira.

Irteerak 8:45etan Senosian herritik eta 9:30etan Irañetako bordatik eginen dira. Ondoren, 11.30etan ekitaldi txiki bat izanen da puntu horretan, 13:30etan pintxopotea bordan eta ondoren bazkaria izanen da.

Bazkarian parte hartzeko zenbaki honetan eman behar da izena: 620-190277.

Gehiago