Euskal Herriko 162 musika talde batu dira Spotify plataformari boikot egitera

Musikariak Palestinarekin taldera batzeko erabakiaren ondoren, Euskal Herriko 162 musika taldek baino gehiagok, Spotify plataformari boikot egitea erabaki dute. Izan ere iaz, Spotify musika plataformako nagusi den Daniel Ek-k 700 milioi euro bideratu zituen, dron militarrak garatzen dituen Helsing Defense armagintza enpresan. Musikariak Palestinarekin taldeko kideek entzuleak ere boikota egitera gonbidatu dituzte, sinetsita baitaude edonork egin dezakeen ekarpenik handiena boikot kolektiboa dela.