Euskal Herria mugarik gabeko herria, migratzaileekiko harrera herria, hitzez eta ekintzez

Mugak apurtu, zubiak eraiki lelopean, dozenaka herritarrek protesta egin zuten asteartean Irun eta Hendaia artean. Santiago zubian salatu zuten Frantziako jendarmeek etengabe kontrol bat eduki ohi dutela eta, gainera, hala jarraituko dutela beste sei hilabetean behintzat. Irungo Harrera Sareak emandako datuen arabera, kontrolak eragotzi eta seguruak ez diren bideetatik muga gurutzatzen saiatzeagatik, bederatzi migratzaile hil dira azken urteetan, horietako bi 2022an.