Euskal Herria eta munduko herri guztien aldeko aldarria, urriaren 12an, Sestaon

Independentistak sareak ektialdi nazionala deitu du urriaren 12rako Sestaon. «Ospatuarazi nahi diguten hispanitatearen egunean, guk Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu», azaldu dute.

2016-ko urriak 6

rriaren 12an «etorkizunari bai» esateko garaia dela defendatuko du Independentistak sareak Sestaon. Bertako Kasko plazan, 12:00etan, ‘Etorkizunari bai. Euskal Estatu demokratiko eta soziala. Entre todas y todos’, lelopean egingo dute ekitaldi nazionala.

Egun horretan «hispanitatearen izenean» egin ohi den jaiaren aurrean, «Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna» ospatuko du Independentistak sareak.

«Gure herriak bere etorkizuna eraikitzeko burujabetza osoa behar du eta frantziar eta espainiar estatuen barruan ez ago inolako aukerarik», azpimarratu dute. Helburua Euskal Estatua eratu eta Euskal Errepublika independientea aldarrikatzea dute helburu.

Ekitaldia Sestaon antolatuko dute, eta ez dute edonola hautatu: «Gehiengo soziala osatzen duen herri langileak izan behar duelako EUskal Estatuaren eraikuntza prozesua bultzatuko duen subjektu politikoaren motorea eta osagarri nagusia», adierazi dute.

Gehiago