Euskal Herria Batera-k euskal diasporari “nazioarekiko atxikimendua berritu, egokitu eta zabaltzeko” deia egin dio
Aberri Egunaren bezperan eginen du ekitaldia Euskal Herria Batera ekimenak Bilbon, martxoaren 30an.
2024-ko martxoak 15
Euskal Herria Batera-k euskal diasporari
2024ko Aberri Eguna dela-eta nazioarekiko atxikimendua indartzeko deia egin dio. Euskal Herria Batera 2020ko Aberri Egunaren testuinguruan sortu zen
ekimen herritarra da, “hainbat esparrutako euskal sustraiak dituen talde
bat osatzen duena, eta Aberri Eguna baliatu nahi dugu geure burua nazio
gisa berresteko”. Ildo horretan, eta aurtengo edizioari begira “elkarrekin lan
egiteko” garaia del diote, “etorkizun hurbilean Aberri Egun bateratu bat ospatzeko
baldintzak sortzeko”.
Ekimenaren hitzetan, “euskal gizarteak bilakaera handia izan du, eta
horrekin batera euskal nazioa sentitzeko modua. Euskal Herria Batera-k
euskal nazioarekiko atxikimendua berritu, egokitu eta zabaltzeko deialdia
egiten du”, eta, halaber, Euskal Herria Batera-ren konpromisoak, besteak
beste, gogora ekarri ditu: “Etorkizuneko erronkei aurre egiteko
batasunaren ideia zabaltzen jarraitzea. Erakunde eta eragileak ez ezik,
herri honen kapital nagusitzat jotzen dugun eta euskal komunitatearen
oraina eta etorkizuna esparru ekonomiko, sozial, akademiko, zientifiko,
kultural eta kirolean eraikitzen ari den gizarte-sektore osoa ere babesten
du, Euskal Herriari etorkizun hobea emateko helburuarekin”.
Martxoaren 30an, Bilbon
Euskal Herria Batera ekimenak ekitaldi bat eginen du datorren martxoaren 30an Bilbon, Campos Eliseos antzokian.