Euskal gazteriaren kriminalizazio saiakera salatu du Ernaik azken asteotan egindako ekintzak direla eta
2025-ko abenduak 9
Gaur, Ernaik prentsaurrekoa eskeini du Bilbon. Ehun gazte inguru bildu duen agerraldian Ernaik pasa den astean eginiko ekintzak bere gain hartzeaz gain, Euskal Herriaren ukapena salatzeko eta independentziaren aldarrikapena eztabaida publikoan kokatzeko egin zituztela azpimarratu nahi izan dute. Euskal Herriaren askatasunaren alde daudenen eta Euskal Herria ukatzen duten faxisten arteko lerroa irudikatzea zutela helburu. Bide horretan, tamalgarria deritzetela hainbat alderdik egoerarekiko izan duten arduragabekeria eta beste hainbat sektore españolistaren aldean kokatzea. Azpimarratu dute “interes alderdikoi hutsengatik, gazteria independentista kriminalizatu eta Ernairen aurkako operazio oso bat jarri dutela martxan”.
Bukatzeko, Amaiur Egurrola bozeramaileak “euskal gazteriarekin konprometituta jarraituko dutela” ziurtatu du, eta herritar oro “duintasunez bizitzeko lanean jarraituko dutela, probokazio eta kriminalizazio kanpainetan erori gabe”.
