“Euskal eszena gaztetxeen alde, ez zaituztegu bakarrik utziko” kanpaina amaiera Berriozarren ospatuko da musika jaialdi batekin

Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzeko helburuarekin sortutako EDH kolektiboak antolatu duen gaztetxeen aldeko jaialdia urriaren 25 eta 26an eginen da Berriozarren. Bertan izanen dira, besteak beste, Los Zopilotes Txirriaos, El sonido de la Metralla, Herdoil, Afu, Unidad Alavesa...

2019-ko irailak 6

Gaztetxeek musika taldeei oholtzara igotzeko ematen dieten aukera gogoratuz, eta desalojo mehatxuak eta kontzertuak antolatzeko jarritako trabak salatzeko, datorren urriaren 25 eta 26an eginen diren kontzertuak eta ekitaldiak aurkeztu ditu gaur Ez Dago Hilda musika kolektiboak.

“Konturatu ginen gaztetxeek sekulako arnasa ematen diotela eszenari, eta, beraz, gaztetxeekin zorretan geundela ondorioztatu genuen. Iruditu zitzaigun musikariok, gaztetxeek eskainitako aukerez baliatu ondoren, ezin genuela beste alde batera begiratu garai zailak zetozenean”, Maravillas gaztetxearen desalojoa gogora ekarriz.

“Ez zaituztegu bakarrik utziko, euskal eszena gaztetxeen alde” lelopean martxan jarritako kanpaina dirua biltzea zuen helburu, eta  urrian Berriozarren eginen den jaialdiarekin emanen zaio amaiera. Jaialdian nahiz egin duten zozketarekin lortuko duten irabazi guztia Maravillas eta Arrotxapeako gaztetxeetako errepresaliatuei laguntza emateko erabiliko da.

Gehiago