Euskal Errepublika aldarrikatu du EH Bilduk Aberri Egunean

EH Bilduk Aberri Eguna ospatu du Iruñean, Espainiako Estatuko hainbat indar subiranista eta ezkertiarrekin batera, eta Euskal Herri osotik etorritako milaka euskal herritarrek "eraiki nahi duten Euskal Errepublika eta subiranotasuna aldarrikatzeko" balio izan du. Nazioarteko egoera zaila dela eta, "Gerrari Ezetza" eta herrien subiranotasuna nagusi izan dira 2026ko Aberri Egunean, eta, horregatik, Picassoren "Guernica" margolaneko txoria zeramaten bi pertsonak Sierra Maestra Elkarteko Milagros Acea Alfonso kubatarra eta Fouad Baker legelari eta aktibista palestinarra izan dira.