Europan arrazakeriaren gorakada salatu dute Iruñean pertsona guztientzat eskubideak aldarrikatuz

Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Asteari amaiera emateko, SOS Arrazakeria eta Paperak Denontzat plataformak manifestazioa egin dute Iruñean, ehundaka lagun bilduz. Europan arrazakeria gora egiten ari dela eta legeek pertsonen eskubideak zapaltzen dituztela salatu dute.