Etxeko eta Zaintzako langileek hitzarmen duina eta bidezko gutxieneko soldata eskatzen dute

2026-ko martxoak 30


Martxoaren 30a Etxeko eta Zaintzako Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horregatik elkarretaratzea deitu dute Udaletxeko plazan, “gure eskubideak eta duintasuna aldarrikatzeko”. Salatu dutenez, nahiz eta beren lana funtsezkoa izan, oraindik ere lan-sektore ikusezin eta prekarizatuenetako bat dira, eta langile gisa diskriminatuta sentitzen dira. Bidezko lan-baldintzak eta “zainketen balio soziala eta ekonomikoa aitortuko duen” Gutxieneko Soldata bermatuko dituen Hitzarmen Kolektiboa eskatzen dute.

Gehiago