Martxan dira Etxekide etxebizitza kooperatibaren eraikuntzaren obrak Txantrean

Larunbatean, Etxekide Adinekoen Elkarlaneko Bizitokiak eraikinaren obren hasiera ospatzeko ekitaldia egin zuen Txantrean. Alemanes pasealekuan kokatzen den etxebizitza kooperatiba hau eredu honetako lehenengo proiektua da. Etxekideko bazkideez gain, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamenduko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak izan ziren ekitaldian.