Etxebizitzaren aldeko manifestazioa egingo dute Lizarran larunbata honetan

Etxe-kaleratzeen aurkako Plataformak exijitu du etxegabetze prozesu guztiak bertan behera uztea.

2014-ko martxoak 26

Etxebizitza duinaren aldeko eskubidea defenditzeko eta hipotekak kaltetutako lagunak laguntzeko duela urte bete sorturiko plataformak, larunbata honetan kalera irtetzeko deia berezia egin du.

Plataformaren esanetan, banketxeei laguntza publikoa "milioika eskaintzen dien gobernu baten
aurrean, hipoteka-lege bidegabe bati estaldura politikoa emanez, holako modez non higiezinen burbuilaren kostua biztanleriaren sektore ahulenaren gainean erortzen den (etxea erosi edo alokatu duten familiak), gizarte zibila antolatu gara. Bankuen gehiegikeria salatzen dugu, laguntza publikoa jaso arren, milaka etxe hutsik pilatzen baitituzte, familiak kalean geratzen diren bitartean".

Manifestazioa arratsaldeko 18etan Udaletxetik abiatuko da "Etxebizitza Eskubidearen Alde" lelopean.

Gehiago