Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia eginen dute Txantrean

Apirilaren 7tik 8ra Txantrean kanpamentua montatzeko deia zabaldu dute, aurreko asteko etxe kaleratzea salatu eta okupatuta bizi diren beste gazte batzuek pairatutako errepresioa salatzeko.

2017-ko martxoak 20

Etxetik bota dituzte Txantreako bi gazte. Okupatuta bizi ziren, Caja Españak hutsik zeukan etxe batean. Oraindik ez dago argi hutsaraztea legezkoa izan den ere. Horregatik, etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldia egitera deitu dute Txantreako Gazte Mugimenduak, Emantzipazio Bulegoak eta Etxe Kaleratzeen Kontrako Plataformak: apirilaren 7tik 8ra izanen da, Arriurdinetan plazan.

Okupazioa “zilegia eta beharrezkoa” esan dute kanpaldiaren antolatzaileek eta “alternatibak eraikitzen” segitzeko deia zabaldu.

“Kapitalismoak gure egunerokotasunean kolpatzen jarraitzen du eta lan prekario eta bizi eredu kaxkarretara kondenatu gaitu. Etxe hutsen kopurua azpimarragarria da […], bitartean , kalean, baldintza kaxkarretan, gurasoen etxean bizi diren auzokideak ditugu”. Horra prentsa oharrean salatu dutena.

Larrugorritan utzi
Larrutan utzi nahi gaituzte lelopean antolatu dute kanpaldia. Bi egunetan, horma irudi margoketa, kontzertuak, txikientzako gunea eta manifestazioa eginen dituzte, besteak beste.

Gehiago