Etxebizitza eskubidea bermatzea eskatu du LABek Iruñean

Etxebizitzaren merkantilizazioa espekulazioaren bidez aberastasuna metatzeko erabiltzen ari dela salatu du LAB sindikatuak Iruñean. Etxebizitza duina eta kalitatezkoa eskuratzeko aukera unibertsala bermatzea eskatzen du LABek langileen oinarrizko bizi-baldintzak duinak izan ahal izateko.