“Etxean nahi ditugu, bada garaia! Askatasuna, justizia eta bakea nahi dugulako, bai ala ez?”

2024ko abenduaren 28an egin zuen HatortxuRockek berre azkenaurreko edizioa Atarrabian. Elkartasunaren, konpromisoaren eta auzolanaren aterpe izan den herriari merezitako agurra egin zion jaialdiak. Azken topa ordea, Lakuntzan izango da. Uztailaren 24tik 27ra antolatuko da HatortxuRockeko azken edizioa. 26 urteko ibilbidea bizkar gainean, 30. ediziorekin borobilduko du jaialdiak bere amaiera. Irudietan, Atarrabian egindako ekitaldia, Porrotxen parte hartze bereziarekin.