Etxean, lanean, erosketetan edo zaintzatan “ez isiltzeko” deia egiten du Karta Sozialak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten Nafarroako eragileek kanpaina bat abiatu dute Koronabirusaren pandemiaren ondorioz eragindako krisiari aurre egiteko. "Etxean, lanean, erosketetan edo zaintzatan... ez zaitez isildu!"

2020-ko apirilak 20

“Pertsonak eta natura erdigunean jarriko dituen eta pertsona guztion eskubide guztiak bermatuko dizkigun sistema eraiki gabe, gure bizitzak ez dira duinak izango”, dio Nafarroako Kartak. Agintari publiko zein hedabideetan iragartzen duten “normaltasun berria” eraikitzen ari dela diote, eta horregatik “inoiz baino gehiago, gure eskubideak aldarrikatu, defendatu eta aktibatu behar ditugu”. Bizitzak jokabide guztien erdigunean jarri behar direla azpimarratu nahi dute.

Gehiago